XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erreplikanteak irribarre egin dio txabusina txabusina: bata zuria duen injineruari.

Bi eskuez burutik heldu dio, musu bat emateko bezala.

Orduan, presioa egiten hasi da, presio ikaragarria buruaren alde bietan, lobuloetan.

Handik gutxira, injineruari begiak orbitetatik atera zaizkio eta kolore ubela ubel: amoratado hartu du bere aurpegiak.

Mihia kanpoan du, mihi gorri-gorria.

Burua lehertu egin zaio erreplikanteari eskuetan.

Burmuin-zatiak eta odola besterik ez du orain erreplikanteak eskuetan.

Agur injineruaren buru azkarrari.

Erreplikantea laborategitik irten da, Tyrell korporaziotik ere bai.

Kalera joan da.

Los Angeles hiri zikina da etorkizun honetan.

Erreplikanteak kale jendeztatuak jendeztatu: jendez beteta zeharkatu ditu.

Kalea nahas-mahas nahas-mahas: nahaste, revoltijo izugarria da, autoak eta jendeak pilatzen pilatu: apelotonarse dira eta dena da zarata eta kutsadurazko lainoa, ke nazkagarria nazkagarri: nazka ematen duena, asqueroso..

Haizeak harat-honat harat-honat: hara eta hona, leku batetik bestera mugitzen ditu hodei kutsatuak.

Airearen erradioaktibitatea ere handia da.

Erreplikantearen ondotik jende-mota bitxi bitxi: estrainio, arraro. ugari igarotzen dira: ziberpunkak, nano postnuklearrak, animaliak...